Egokitzapena

Haur eskolan hasten denean, haurrak haur eskolako egoera berrira ohitu beharko du. Prozesu horri esaten diogu egokitzapena.

Adin-talde bakoitzeko berezitasunak kontuan hartuta, haur eskolak egokitzapen prozesuaren diseinu orokorra egiten du. Hala ere, haurraren izaeraren arabera egokitzapen garaia ezberdina izango da, eta horregatik esaten dugu egokitzapen prozesua guztiz INDIBIDUALA dela. Beraz, haur bakoitzak erakutsiko digu nola jokatu. Hasierako egunetan gelan gurasoen presentzia ziurtatuko diogu haurrari eta aldaketak modu progresiboan egingo ditugu.

Haurra lasai eta pozik ikusi ahala luzatuko dugu ordutegia, pixkanaka-pixkanaka.