Sehaskak (0-1)
- Ikasturtea hastean oraindik ere tutuarekin dabiltzan txikiei dagokienez, bakoitzaren erritmoa errespetatzeari emango diogu garrantzia (tutua hartzeko nahiz lotarako dituzten ordutegiak…).
- Poliki-poliki, purearekin hasi ahala, zuen txikitxoen ordutegiak erregulatzen joango dira eta talde dinamikaz gozatzen hasteko aukera izango dugu.
Momentu honetara iristean, hau da, ordutegiak erregulatu eta talde martxa hartzean, sehasketakoen (0-1) eta ertainen (1-2) ordutegi antolaketa berbera izango da.
Sehaskak (0-1) eta ertainak (1-2)
- 9:30 bitarte, sarrera ordua. Zuen txikiekin iritsi ahala, haurrari harrera egiteko momentua izango da, zuekin hitz egin…
- 9:30erako, haur bakoitza bere hezitzailearekin eta taldearekin egongo da.
- 11:00ak bitartean, garapenaren alderdi ezberdinak landuz eta talde giroan, gelan nahiz kalean, hainbat ekintzarekin gozatzeko aukera izango dugu.
- 11:00etan, gure sukaldariek prestatutako janari goxoak dastatzeko unea!
Tripa goxaturik, siestarako prestaketetan eta jolasean arituko gara 12:30 ingurura arte. - 12:30 aldera, lagunartean gozo-gozo lokartzeko momentua.
- 15:30 aldera, askaria (0-1 urtekoek 15:00ean). Berriz ere sukaldarien lana eskertzeko prest!
- 17:00ak bitarte, gelan nahiz kalean, jarduera librean aritu ohi gara.
Handiak (2-3)
- 9:30 bitarte, sarrera ordua. Zuen txikiekin iritsi ahala, haurrari harrera egiteko momentua izango da, zuekin hitz egin…
- 9:30erako, haur bakoitza bere hezitzailearekin eta taldearekin egongo da.
- 12:00ak bitartean, garapenaren alderdi ezberdinak landuz eta talde giroan, gelan nahiz kalean, hainbat ekintzarekin gozatzeko aukera izango dugu.
- 12:00etan, gure sukaldariek prestatutako janari goxoak dastatzeko unea.
Tripa goxaturik, siestarako prestaketetan eta jolasean aritu ohi gara 13:00 inguru arte. - 13:00ak aldera, lagunartean gozo-gozo lokartzeko momentua.
- 16:00ak aldera, askaria! Berriz ere sukaldarien lana eskertzeko prest!
- 17:00ak bitarte, gelan nahiz kalean, jarduera librean aritu ohi gara.