Elikadura

sagarraOiartzungo Udal Ikastola Partzuergoan sukalde propioa dugu, etxekoa eta kalitatezkoa. Honetaz, gain, azpimarragarria da 2010eko urtarrilaz geroztik elikadura ekologikoaren proiektua martxan dugula eta guraso eta hezitzaileen aldetik benetan balorapen oso positiboa egin da. Jakina da ze garrantzi duen ongi elikatzeak gure osasunean, eta zer esanik ez haur txikien kasuan; lehendabiziko urteetan gizakiaren garapena izugarria da, eta elikatze ohituretako lehen urratsak ere ematen dira. Gure elikaduran ahalik eta toxiko gehienak saihestuz, osasunaren alde egiten dugu.

Pediatrarekin adosturiko menua prestatzen dute gure sukaldariek, orekatua eta askotarikoa. Haurrek izan ditzaketen alergia edota intolerantziak kontuan hartzen dira eta erlijioari lotutako jan-ohiturak errespetatzen dira.