Euskararen Trataera

Urmendi haur eskolako hizkuntza euskara da. Irakasleen artean, irakasle eta ikaslearen artekoan eta Batzorde bileretan euskara erabiliko da komunikazio hizkuntza bezala.

Haurren hizkuntzaren ikaskuntza, komunikazio ikuspegi batetik landuko da, beraz, erabilpenean eta erabilpenaren probokazioan oinarrituko da hizkuntzaren aprendizaia.

Ama hizkuntza gaztelera duen ikasleak euskararen jabetza lortu dezan murgiltze sistema erabiliko da. Honek ez du kentzen, hasieran, eskolarekiko haserako egokitzapenean, hain garrantzizkoa den erlazio afektiboa ziurtatu artean, gaztelerazko komunikazioa ematea.

Ahal den guztietan euskara hutsa erabiliko da komunikazio-tresna modura eta beharrezkoa denean (guraso bikotea erdalduna den kasuan) euskara eta gaztelera. Egoera eta kasuen arabera, bileretan estrategia desberdinak erabiliko dira elkar ulertzea bermatzeko.

Gurasoei euskara ikasteko dauden bitartekoen berri emango zaie eta euskalduntzeko aukerak eskura jartzen ahaleginduko gara.