Haurraen heziketa edozerren gainetik dago. Haurra da haur-eskolako ardatza, helburu nagusia haurraren garapen osoa ahalbidetzea baita. Gure ekintza funtsezkoena, beraz, pedagogikoa da. Haurraren eguneroko behar guztiak integratzen dira: jolasa, harremanak, atsedena, elikadura… dena bereziki antolatuta.
- Haurraren heziketa herriko kulturan txertatzen da: hizkuntza, ohiturak, tradizioak, etab.
- Euskara da haur-eskolan erabiltzen den hizkuntza. Modu honetan, gure hizkuntza mantentzeaz gain, euskaldunak ez direnei euskal komunitatean integratzeko laguntza eskaintzen die haur-eskolak.
- Eskola integratzailea bideratuz, aniztasuna kontuan hartzen da eta hezkuntza kidetasunean hezten dira haurrak.
- Haurraren heziketa familiako heziketatik gertu lantzen da.