Ziklo bukaerako helburuak

Ziklo bukaeran lortu nahi ditugun helburuak

  • Bere buruarekiko segurtasuna eta irudi positiboa landuz, haurra gero eta autonomoagoa izatea.
  • Bere gaitasun eta trebetasunekin batera, haurra bere gorputza deskubritu, ezagutu eta kontrolatzen joatea.
  • Haurraren jakin-mina aprobetxatuz, bere mundutik kanpo dagoen errealitatea ulertzen laguntzea.
  • Harreman sozialen esparrua zabaltzea, elkarrenganako onarpena eta konfiantza landuz. Era berean, besteekin harremanetan jartzeko bideak eraikitzen laguntzea.
  • Komunikatzeko adierazpide ezberdinak garatu eta euskararen jabetza eta erabilera lortzea.