Oiartzun

Oiartzun

Oiartzun Gipuzkoako ipar-ekialdean kokaturik dagoen udalerria da. Iparraldetik Irun eta Lezorekin egiten du muga; ekialdetik Lesaka eta Irunekin; mendebaldean Errenteria eta Goizueta ditu eta hegoaldean, berriz, Goizueta.

Herriaren erdi gunea Elizalde auzoa da eta honen inguruan beste zazpi auzo daude: Ugaldetxo, Arragua, Altzibar, Iturriotz, Ergoien, Karrika eta Gurutze.

Oiartzunek landa giroa mantentzen duen arren, gehien garatu diren arloak industria eta zerbitzuenak dira eta bailarako industriaren zati haundi bat Oiartzunen kokatu da. Eraikuntza ere hedatuz doa eta ondorioz biztanleria ugaritzen ari da.

Oiartzunek ia 10.000 biztanle ditu, horietatik gehienak euskaldunak. Biztanle berrien kopuru handi bat (inguruko herrietatik etorritakoak gehienak) bikote gazteez osatua dago.

Informazio gehiago: www.oiartzun.org

 

HARREMANETARAKO:
943 260086 – bulegoa.ouip@ouip.ikastola.net