Osasun Araudia

termometro3Bai gurasoek bai haur-eskolakoek arduratsu jokatuko dugu haur-eskolan gaixotasun arriskuak ahalik eta gehien saihesteko.

Beharrezko garbitasun neurriak eta irakasleen osasun prestakuntza ezinbestekoak izango dira ikastetxearentzat, egoera egokia eskaintzeko.

Guztion onerako, gurasoek ere zintzo jokatuko dute: haurrak osasuntsu eraman behar dituzte haur-eskolara. Horretarako, neurri hauek kontuan hartu behar dira:

  • Haurrak sukarra daukanean ezin izango da haur-eskolara etorri, ezta bezperan izan badu ere. Haurra gaixo dagoela antzemanez gero, pediatrarengana eraman behar da diagnostikatzera, eta, hori egin arte, ezin izango da haur-eskolara etorri.
  • Egoera hauetako edozein izan daiteke: sukarra, arnasa hartzeko zailtasuna, zentzumenen alterazioa, gorakadak, muki edota odolezko beherakoak, ahoko zauriak, larru-azaleko gorritasun susmagarriak, begietako infekzioa, ondoeza…
  • Haurra gaixo egon ondoren, gutxienez 2 egun egon behar du etxean sukarrik gabe. Gaixotasun larriagoa baldin bada (pneumonia….), astebete.
  • Beherakoak oso kutsakorrak izan daitezke. Epidemia baldin badago, haurrak etxean sendatu behar du.

Gaixotasun guztiek ez dute nahi eta nahi ez sukarra eragin behar kutsakorrak izateko. Pediatrari jakinarazi behar zaio haurra haur-eskolara etortzen dela eta hark emandako aholkuak jarraitu beharko dituzte familiak eta haur-eskolak.

Haurra gaixotzen denean, hezitzailea jakinaren gainean jarriko dute gurasoek.

Zalantzazko kasuetan, haur-eskolak pediatraren baimena eska dezake haurra haur-eskolan onartzeko.